martes, 6 de marzo de 2012

Eibarko Duatloia 2012


Aurreko zapatuan Eibarko duatloia ospatu zen distantzia sprint-ean aurreko urteko zirkuitua aldatuta eta goizetik arratsaldera pasatuta. Gure taldetik 3 ordezkarik partehartu zuten frogan. Julen Lopez beteranoak lasai hartu zituen hasierako 5km-ak, gero bizikletan postua mantendu eta bukaerako korrikaldian postu dexente aurreratzeko. Horrela, beteranoetan 26º postuan bukatu zuen (152º orokorra) bere filosofia finisherra jarraituz.


 Junior kategorian, Iker Prietok ere lehen partzial txukuna egin zuen 18´40´´ eginez, nahiz eta gero bizikletan bere egunik onena ez izan. Hala ere, aurreko urtetik salto itzela eman du eta juniorretan 2º postuan bukatu zuen (91º orokorra).


Azkenik, maila absolutuan Markos Bernaolak korritu zuen belaun arazo batzuk izan arren. Lehen partziala 16º postuan bukatu zuen 17´20´´ eginez, bizikletan talde handi batengatik xurgatua izan zen eta bukaeran izugarrizko partziala eginez (5º orokorra) 11º postuan sartu zen helmugan, izugarria!


Datorren astean Oñatiko duatloia!


No hay comentarios:

Publicar un comentario