martes, 6 de marzo de 2012

Eibarko Duatloia 2012


Aurreko zapatuan Eibarko duatloia ospatu zen distantzia sprint-ean aurreko urteko zirkuitua aldatuta eta goizetik arratsaldera pasatuta. Gure taldetik 3 ordezkarik partehartu zuten frogan. Julen Lopez beteranoak lasai hartu zituen hasierako 5km-ak, gero bizikletan postua mantendu eta bukaerako korrikaldian postu dexente aurreratzeko. Horrela, beteranoetan 26º postuan bukatu zuen (152º orokorra) bere filosofia finisherra jarraituz.


 Junior kategorian, Iker Prietok ere lehen partzial txukuna egin zuen 18´40´´ eginez, nahiz eta gero bizikletan bere egunik onena ez izan. Hala ere, aurreko urtetik salto itzela eman du eta juniorretan 2º postuan bukatu zuen (91º orokorra).


Azkenik, maila absolutuan Markos Bernaolak korritu zuen belaun arazo batzuk izan arren. Lehen partziala 16º postuan bukatu zuen 17´20´´ eginez, bizikletan talde handi batengatik xurgatua izan zen eta bukaeran izugarrizko partziala eginez (5º orokorra) 11º postuan sartu zen helmugan, izugarria!


Datorren astean Oñatiko duatloia!


domingo, 26 de febrero de 2012

Mungiako duatloia 2012

Atzo ospatu zen Mungiako duatloian taldeko 4 partehartzaile izan ziren. Ander Okamika juniorrak 11º postua lortu zuen, lasterketa atzetik aurrera eginez eta sentsazio oso onekin bukatuz. Momentuz triatloiei begira bide egokian doala esan genezake, bere helburua horixe baita. Juniorrekin jarraituz, Iker prietok ere lasterketa txukuna egin zuen 71º postua lortuz eta gutxinaka esperientzia hartzen joanez.


Beste kategoriei dagokionez, Igor Perez-ek gure taldearekin estreinua egin zuen maila absolutuan 120º postuan bukatuta eta beteranoen 1.mailan Julen Lopez-ek 170º postua lortu zuen, zorionak denei!

viernes, 24 de febrero de 2012

Bizikletako irteera

Denbora hobeak daudela aprobetxatuta, taldeko kirolariek bizikletako kilometroak pilatzeko aprobetxatzen daude. Gaur adibidez, Ander Okamika, Haritz Garate eta Markos Bernaolak 80km-ko irteera egin dute 30km/h batazbestekoa ateraz. Anderrek zapatuan Mungiako duatloian parte hartu behar du eta Markosek hurrengo astean Eibarko duatloian egongo da. Haritz berriz triatloi denboraldiari begira pixkanaka sasoia hobeteko helburuarekin dabil, espero dugu hirurek denboraldi on bat izatea.


domingo, 19 de febrero de 2012

Urteko lehen batzarra

Ongi etorri gure blog berrira! Garaitz kirol taldeak pasa den ostiralean denboraldi berri hontarako planak zehazteko nahiz triatloiaren inguruan eztabaidatzeko batzarra egin zuen eta beste gauza askoren artean blog berri bat sortzea erabaki zen. Espero dugu hemendik aurrera denontzat informazio baliagarri eta interesgarria jartzea. Ondo izan!